Gizartea

Anesvad GKEko presidentea atxilotu du Ertzaintzak, diru iruzurra egotzita

2007ko martxoaren 9a
15:16
Entzun
Jose Luis Gamarra Anesvadeko presidente eta Filipinetako Bilboko kontsula atxilotu du bart Ertzaintzak Bilbon, Anesvadeko diru funtsez bidegabeki jabetzea leporatuta. Halaber, GKE horren egoitza miatu dute ertzainek, Henao kalean. Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek agertu dute elkarteko bazkide batek jarritako salaketaren ondorioz abiatu dela ikerketa, eta epaileak sumarioa isilpean jartzea erabaki du.

Anesvad 1968an Javier Olazabal josulagunak sortu zuen, herrialde txirotuetako gaixoei laguntzeko. Batik bat, legendunei eta hiesa dutenei laguntzen jardun du azken urteetan, eta Filipinetan ditu proiektu gehien. Arestian aipatu bezala, Filipinetako Bilboko kontsula da atxilotua. Egun, 160.000 bazkide ditu Anesvadek, 25 herrialdetan aritzen da, eta 35 milioi euroko aurrekontua du urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.