Iruñeko Donibane auzoan Angel Berrueta izan zuten gogoan atzo. Berrueta 2004ko martxoan hil zuten Valeriano de la Peña Espainiako poliziak eta Miguel Jose haren semeak, horien emazte eta amak bultzaturik. Hamabost eta hogei urteko espetxe zigorra ezarri zien epaileak, baina zazpi bete ondoren dagoeneko kalera ateratzen direla salatu zuten aurreko astean Donibane auzoko hainbat bizilagunek.
Atzoko ekitaldian salaketaz gain, joaldunak, txalapartariak eta bertsolariak izan ziren.