Angel Gil epaileak gaur hartu du Bizkaiko Probintzia Auzitegiko presidente kargua.
Martxoaren 26an, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak presidente izateko hautatu zuen Gil. Hala ere, presidente kargua gaur hartu du. Datozen bost urteetan beteko du zeregin hori.
Gilek adierazi duenez, hizkuntzaren normalizazioa beharrezkoa da justizian.
Ana Iratxeta zen orain arteko Bizkaiko Probintzia Auzitegiko presidentea -hamar urte egin ditu karguan-.
Gil Bizkaiko epaitegiko foro independienteko kidea da eta hogei urte baino gehiago daramatza justiziaren alorrean lanean.
politika
Angel Gilek gaur hartu du Bizkaiko Probintzia Auzitegiko presidente kargua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu