Angel Gogoan plataformak "borondate eta heldutasun falta" egotzi die UPNri, PSNri eta PPri

Hiru alderdiek atzera bota zuten atzo, udaleko osoko bilkuran, Angel Berruetaren heriotza "motibazio politikoak" eragindako hilketa gisa onartzeko aurkeztutako mozioa.

Berruetaren omenaldiaren aurkezpena, goizean. JAGOBA MANTEROLA, ARP
Arnaitz Lasarte.
2014ko martxoaren 7a
10:02
Entzun

"Egia aitortzeko garaia da. Biktima guztiak aitortzeko garaia da, inongo bazterketarik gabe". Angel Gogoan plataformak salatu egin du Angel Berruetaren hilketaren harira Iruñeko Udalean aurkeztutako mozioa aurrera atera ez izana. "Hamar urte daramagu erakundeen gaitzespena jasotzen. Jaso dugun erantzun bakarra egiaren ukapena izan da". Datorren ostegunean beteko dira hamar urte Espainiako polizia batek eta haren semeak Berrueta hil zutela.

Angel Gogoan-ek atzo aurkeztu zuen Berruetarentzat eta haren familiarentzat aitorpena eskatzen zuen mozioa. Berruetarena "motibazio politikoak" eragindako hilketa gisa onartzeko eskatu zuten mozioan, eta oroigarri bat jartzea hilketaren lekuan. UPNk, PSNk eta PPk atzera bota zuten, ordea, eskaera.

Hiru alderdien jarrera salatu du plataformak. "Ez da unea beste aldera begiratu eta ebidentzia ukatzeko, sortutako sufrimendua gainditzekoa baizik".

Horretan lanean jarraitzeko asmoa berretsi du Angel Gogoan taldeak. Hala, herritar guztiak deitu ditu datorren ostegunean hilketaren lekuan egingo dioten omenaldira. Okindegiaren parean oroituko dute Berrueta, 19:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.