Euskal Presoak

Angel Pikabea Fresneseko espetxe erietxera eraman dute

Angel Pikabea preso hernaniarrak gose greba hasi zuen pasa den maiatzaren 18an. Moulins espetxetik "kolpeka eta biluzik" atera zutela eta Perpinyako (Frantzia) kartzelan hiru hilabetean bakarturik eduki zutela salatzeko hasi zuen gose greba Pikabeak. Askatasunak esan duenez, jadanik 18 kilo galdu ditu, eta ostegunean Fresnesko (Paris, Frantzia) espetxe erietxera eraman zuten.

2004ko ekainaren 28a
17:28
Entzun
Ekainaren 12-13ko asteburuan gurpildun aulkian agertu zen Pikabea bisitara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.