IZENDAPENA

Angel Toña Guenaga izango da Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburu

Juan Maria Aburto ordezkatuko du karguan, hura Bilboko alkatetzarako EAJko hautagai izango baita.

Angel Toña, BERRIAk Fagorren egoeraren harira eginiko elkarrizketa batean. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 5a
21:21
Entzun

Toña Guenaga asteartea izendatuko dute ofizialki sailburu. Jaurlaritzak nabarmendu duenez, irakasle gisa nahiz lan arloan bete duen ibilbidea "oso lotuta" egon da lan harremanak aztertu eta kudeatzeari.

Angel Toña Guenaga Ondarroan (Bizkaia) jaio zen 1952an. Euskalduna da. Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktore da Deustuko Unibertsitatean, eta bertan ari da irakasle 1978tik. Gaur egun, Etika Zibikoa, Profesionala eta Enpresaren Etika irakasten du Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Deusto Bussines School); eta Enpresa Etika eta Gizarte Erantzukizuna, Giza Baliabideen Masterrean. 2002 eta 2004 artean, Zientzia Politiko eta Soziologia dekanoa izan zen eta Gizarte Ikerketaren zuzendaria Deustu Fundazioan (2004-2006).

Alor pribatuko ibilbideaz gain, Eusko Jaurlaritzaren Lan sailburuordea (1991) eta Enplegu zuzendaria (1980) ere izan zen. 1990etik orain arte, Lan Harremanen Kontseiluko bitartekari eta bateratzailea da lan gatazka kolektiboetan; administratzaile judiziala ere bada hainbat konkurtso‑prozeduretan 2001etik.

Juan Mari Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua izan denak kargua utzi ondoren izango da sailburu Toña Guenaga. Udal hauteskundeetan Bilboko alkatetzarako EAJren hautagaia izango dela-eta utzi du Aburtok sailburutza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.