Euskal Bizikleta
Angel Viciosok irabazi du etapa, eta, halaber, lidergoa eskuratu du
Liberty taldeko Angel Viciosok irabazi du Euskal Bizikletako gaurko etapa, Agurain (Araba) eta Bidegoian (Gipuzkoa) artekoa. Vicioso eta Euskalteleko Roberto Laiseka biak ihes eginda abiatu dira Beizamako mendatean gora, eta Euskaltelekoak erasoa jo du. Viciosok, ordea, Roberto Heras eta Koldo Gil taldekideen laguntzarekin Laiseka, eta haren inguruan zen Euskalteleko Haimar Zubeldia atzean uztea lortu du. 26 segundoko abantaila atera dio Viciosok Zubeldiari.
Vicioso sartu da lehendabiziko helmugan, eta haren ondoren Roberto Heras eta Koldo Gil Libertyko taldekideak.Zubeldiari 26 segundoko aldea atera dio Viciosok, eta, beraz, Euskaltelekoari asko eskastuko zaizkio biharko erlojupekoan garaipena lortuta Euskal Bizikleta irabazteko aukerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu