Estilista, sortzailea eta diseinuan katedraduna munduko moda erakustoki nagusietan ikusi ahal izan dira bere diseinuak, besteak beste, Cibeleseko ibiltokian. Izan ere,Cibelesko ibiltokiaren sorreran hartu zuen parte, eta ordutik ez zuen inoiz huts egin.
Euskal Herriko diseinatzaile adierazgarriena izan da Arregui. Osagarri eta lurrinen munduan ere aritu zen lanean eta lurrin marka propioa sortu zuen.
Arreguiren lana saritua izan da eta aipamen ugari jaso ditu. Besteak beste 2002an Platinozko Titarea eman zioten.
Moda
Angela Arregui diseinatzailea hil da
Euskal Herriko moda diseinatzaile garrantzitsuenetakoa zen Angela Arregui. Gibeleko gaixotasun batek jota aspaldian ez zen hedabideetan ateratzen. Atzo Gurutzetako Ospitalean hil zen 67 urte zituela. Hileta elizkizuna gaur izango da 19:00etan Bilboko Frantzisko Xabierkoaren parrokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu