Angeluko 57 urteko gizon bat hil dute Senegalen

2009ko irailaren 9a
00:00
Entzun
DAKAR. Gerard Gallais, Angeluko (Lapurdi) 57 urteko gizona, hil dute Senegalen, Dakarretik hurbil. Poliziaren arabera, Gallaisen itsasontzira hiru gizonezko sartu ziren, bertan zegoen Senegalgo neska bat bortxatu eta Gallais hil zuten, kuxinekin itota. Antza, lapurretara sartu ziren ontzira. Abuztuaren 27an jazo zen hilketa, eta gorpua aste honetan espero dute etxeratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.