Angeluko gizon bat epaitu dute adingabeak bortxatzea egotzita
1996tik 2009ra bere hiru bilobak bortxatzea leporatzen diote; gertakariak onartu egin ditu auzipetuak
Atzo hasi zen, Pauen (Biarno, Frantzia), François Le Corguilleren aurkako epaiketa. 57 urteko gizonari bere hiru bilobak bortxatzea leporatzen diote, adingabeak zirelarik, 1996tik 2009ra. Auziperatuak onartu ditu haren kontrako salaketak. Ahizpa zaharrenak bortxaketak salatu zituen 2009an. Hastapenean bi ahizpa gazteenek ez zuten bat egin salaketarekin, baina ondoren bai. Ahizpetariko batek epilepsia zeukan. Kasu horretan pertsona zaurgarria bortxatzea leporatzen diote, zigor eskaria emendatuz. Auziperatua mormoien elizako apaiza izan zen hamabost urtez, Angelun (Lapurdi).Apaiz lanak egiten ari zela ezagutu zuen emaztea. Le Corguillek isolamenduan bizitzera behartu zituen, haien harreman bakarrak zirelarik familia eta mormoien eliza. Laurence Hardouin izanen da nesken abokatua. Ostiralerako igurikatzen da epaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu