Arratsaldean gertatu zen ezbeharra, Okzitanian. La Mongie estazioan pistaz kanpo ari zen Laffontas speed riding modalitatean eskiatzen, eta oreka galduta, 300 metroan zehar erori zen. Uste dute haize kolpe baten ondorioz galdu zuela oreka.
Lekuko batek ohartarazi zituen larrialdi zerbitzuak, baina sendagileek ezin izan zuten onik atera.