Desagerketa
Angeluko surflariaren desagerketa ez zen egia
Atzo arratsaldeaz geroztik Angeluko (Lapurdi) itsasertzean surfean zebilela desagertutako gizon gazte baten bila ibili dira Frantziako Polizia zein erreskate taldeak. Azkenean, ordea, galera ez zen egiazkoa: gazte horrek berak prestatu du guztia itsasoan galdu zela irudikatzeko, eta, bitartean, Frantziako Estatutik alde egiteko. Agi denez, diru arazo handiak zituen eta horregatik alde egin nahi zuen.
Gazte horren etxekoek atzo arratsaldeko seietan salatu zuten desagerketa, eta harrezkero, haren bila ibili dira. Atzo, gaueko hamaikak arte ibili ziren Angeluko itsasertzean miaka, eta gaur goizean, eguna argitu orduko hasi dira berriro lanean erreskate taldeak. Helikopteroak eta itsasontziak erabili dituzte bilaketarako. Frantziako Estatutik irtetear zela atzeman dute, azkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu