zezenketak

Animalien Aldeko Kolektiboak Bilboko zezenketak bertan behera uzteko eskatu dio Azkunari

Zezenketen aurka protestak egiten diharduen Animalien Aldeko Kolektibo bizkaitarrak iazko Aste Nagusian bildutako 8.500 sinadura entregatu ditu Bilboko erregistro bulegoan. Animalien aldeko Kolektiboko presidente Kontxi Reyerok bilbotarren sentimenduak “errespetatzeko” eskatu dio Bilboko alkate Iñaki Azkunari. Azkunaren jarrera “hipokrita” salatzeaz gain, zezenketen ospakizuna bertan behera uzteko eskatu dio Reyerok alkateari.

2005eko abuztuaren 12a
19:50
Entzun
Aurtengo Bilboko Aste Nagusian sinadura bilketarekin jarraituko du taldeak, eta zezenketen aurka manifestazioak egingo dituzte hilaren 21ean eta 26an. Epe laburrean, Eusko Legebiltzarrean sinadura hauek aurkeztuko dituztela esan du Reyerok, eta horrela, animalien babeserako dagoen legedia aldatzea lortuko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.