Anitzak Euskal Herriko etorkinen elkarteak gaur berriro berretsi du “konponbide demokratikoaren eta bakearen alde” dagoela, eta bake prozesua bultzatu egin nahi duela. Bilbon egin du agerraldia, goizean, Bilborock aretoan. 200 bat lagun bildu dira. Haien artean ziren PP ez beste alderdietako ordezkariak, baita gizarte eragileak ere.
Etorkinen elkartekok esan dute beraiek ere Euskal Herrian bizi direla eta horregatik eskubidea dutela bake prozesuan parte hartzeko.
Konponbide prozesua
Anitzak-ek bake prozesua bultzatu nahi duela berretsi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu