ikurrak

Aniztasuna errespetatuko duten jaien alde agertu dira EH Bildu eta Ezkerra

Sanferminetan ez ezik urteko gainerako garaietan ere aniztasuna errespeta dadila eskatu du koalizioak. Mozio bat aurkeztuko du, biharko udalbatzarrean eztabaidatzeko.

2013ko txupinazoa. IñIGO URIZ / ARP
2014ko uztailaren 2a
21:50
Entzun

Iruñeko Udaleko zinegotziek nabarmendu dute Iruñea "plurala" dela eta bidezkoa dela jai giroko ekitaldietan ere aniztasun hori azaleratzea. Hala ere, Eva Aranguren zinegotziak salatu du "plurala" izan arren UPNk "bazterketa ikusaraztearen aldeko apustua" egiten duela.

EH Bildu, berriz, "elkarbizitzaren alde" agertu da. Horregatik, herritarrek nahi duten sinbolo eta banderen erabilera egin dezaten nahi du; "adierazpen askatasuna" egon dadila. "Milaka iruindarrentzat iraingarria da mundu osoko banderek txupinazoaren poza elkarbanatu ahal izatea, eta Udaltzaingoa ikurrinaren atzetik ibiltzea".   

Arrantzale bizardunek bezala, EH Bilduk ere ikurrinak —eta Nafarroako banderak— ateratzeko deia egin du. Bideoa: arrantzale bizardunen deia (Ahotsa.info).

[YouTube]http://youtu.be/I4HQmYF8dQY[/YouTube]

Horrez gain, salatu dute UPNk udaletxearen plazaren bueltan polizien presentzia areagotu nahi duela, teilatuetan barne, iaz ikurrina erraldoia jarri izanaren ondotik. "UPNren obsesio bat da, eta gainera kostu garrantzitsua du funts publikoentzat".

Ezkerra, parte hartzearen alde

Ezkerrak, EH Bilduk egindako aldarrikapenaren ildotik, "hizkuntza eta bandera guztiak" errespetatzeko eskatu du.

Horrekin batera, sanferminetarako egitaraua kritikatu du. Fernando Espinosa koordinatzailearen iritziz, "aspergura" erakusten du, baita "ereduaren akidura" ere.  Adierazi duenez, programak ez du "irudimenik".

Horregatik, herritarren parte hartzea handitu beharko litzatekeela uste du. "Kolektiboek proposatzeko eta harritzeko aukera izan dezaten, espazioak nahi ditugu. Egitaraua egiterakoan jendea berriro erdigunea izan dadila nahi dugu".

   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.