Patxi Zabaleta Aralarreko buruak adierazi duenez, "aniztasuna esplizituki bermatu dadila eta politikagintza dela bide bakarra azpimarratzea" eskatu diogu Batasunari. "Aniztasun hori aipatzea derrigorrezko deritzogu, besteak beste, herri honetan izango diren hauteskundeetan aurkeztuko direnak –bai zerrenda abertzaleetan, nola abertzale ez diren zerrendetan– herri honek ordezkariak direla baieztatzeko edo berresteko, Eta bigarren eranskina izango litzateke politikagintzaren bideari dagokiona, politikagintza dela bide bakarra", adierazi du Zabaletak.
Joseba Permach izan da Batasuneko ordezkarien artean, eta "pozik" hartu ditu Aralarren ekarpenak, "oinarrizko adostasun bat ikusi duelako". Aralarri bezala, autodeterminazioa aldarrikatu duten alderdiei indarrak batu eta alderdikeria alde batera uzteko eskatu die. "Ikusita dauden aukerak, eta ikusita ere egin dugun proposamenari nekez eman diezaioketela ezetzik, eskatu diogu Aralarri eta baita beste alderdi politikoei, norberak hauteskunde horietan izan dezakeen jarrera propioaren gainetik indarrak batu eta indarrak elkartu beharko genituzkeela autodeterminazioaren inguruan", azpimarratu du Permachek.
Permachek datozen egunetan EAJ eta EArekin batzartzeko asmoa dutela aurreratu du, nahiz eta egunik zehaztu ez.
Bergarako proposamena
"Aniztasuna errespetatzea eta bide politikoak erabiltzea bakar-bakarrik" eskatu dio Aralarrek Batasunari
Ezker abertzaleko kideak Aralarreko buruzagiekin batzartu dira gaur Gasteizen Bergarako proposamenari buruz eztabaidatzeko, eta Patxi Zabaletak adierazi duenez, Aralarrek bi ekarpen egin dizkio: "aniztasuna errespetatzea eta bide politikoak erabiltzea bakar-bakarrik". Ekarpen horiek idatziz jasotzen dituztenean berriz elkartzekotan gelditu dira Batasuna eta Aralar. Joseba Permach Batasuneko kideak "pozik hartu" ditu Aralarren ekarpenak, "oinarrizko adostasun bat ikusi duelako"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu