11 Kolore

Aniztasunaren Festa ari dira egiten Donostian

Ekintza nagusia 18:30ean dute. Konstituzio Plazatik abiatuta, 11 Danbor Martxa egingo dute. Aurten, nepaldar komunitatea da gonbidatu berezia.

Donostian goiz goizetik entzun dira danbor hotsak. EH 11 KOLORE
2015eko ekainaren 6a
10:16
Entzun

"Euskal Herri abegikor, ireki eta inlusibo baten alde", 11 Kolore Aniztasunaren Festa ari dira ospatzen Donostian. Aurten, nepaldar komunitatea da gonbidatu berezia. EH 11 Kolore mugimenduak euskal gizartearen "elkartasuna eta babesa" adierazi die lurrikararen osteko garai "latz eta gogorretan". Eguneko ekitaldi nagusia, 11 Danbor Martxa, 18:30ean hasiko da, baina egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek. 

Bulebarrean, esaterako, haurrentzako perkusio tailerra egin dute 11:30ean. Eta, Alde Zaharreko hainbat tabernatan, 11 pintxo eta 11 zapore jarduera: egun osoan, 11 tabernak munduko gastronomietan oinarritutako pintxoak eskainiko dituzte. Hainbat erakusketa ere badaude Donostiako kaleetan. Gauean, berriz, kontzertuak izango dira, Guardetxean.

Ekitaldi jendetsuena eta koloretsuena, baina, 18:30ean egingo dute. Orduan abiatuko da 11 Danbor Martxa. Eragile eta elkarte ugarik egin dute bat martxarekin. Aurten, Gora Gasteiz mugimenduak botako du txupinazoa, "jarrera xenofobo eta arrazisten aurka modu eredugarrian lan egiteko erakutsitako prestasunagatik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.