Anjel Alkalde euskal presoa aske utzi dute arratsaldeko 19:00etan 6.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Senideak Langraizko espetxearen atarian daude agente judizialaren zain. Alkalde gaur arratsaldean askatuko dute. Portugaleten (Bizkaia) Alkalderen jaioterrian 20:00etan jarri dute hitzordua Alkalderi ongi etorria emateko.
Askatasuna presoen aldeko taldeak salatu duenez, joan den asteazkenean Basurtuko erietxean sendagiria jaso ostean "osasunez oraindik larri egon arren eskuburdinez lotuta eraman zuen Ertzaintzak Langraizko espetxera".
Senideek Angel Alcalde bisitatzeko izan dituzten zailtasunak salatu ditu behin eta berriz Askatasunak. Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez, bisita erregimena malgutzeko eskatu zion espetxeko zuzendaritzari, baina hark ezetz erantzun zion. Askatasunak, berriz, Alcalde zaintzen duten ertzainek espetxeak onartutako bisitak ere debekatu dituztela esan zuen.
Euskal Presoak
Anjel Alkalde euskal presoa baldintzapean aske utzi dute
Anjel Alkalde arratsaldeko 19:00etan geratu da aske 6.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Asteazkenean sendagiria eman zioten Basurtuko erietxean zegoen Anjel Alkalde euskal presoari. Langraitzeko espetxera eraman zuten eta gaur utzi dute aske baldintzapean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu