indarkeria matxista

Annie Froment

Miarritze, 2010eko irailaren 20a.

2010eko irailaren 20a
05:00
Entzun

Annie Froment eta Xavier-Alexandre Bocin senar-emazte izanak ziren. Bi seme-alaba eduki zituzten. Baina 1980rako bereiziak ziren. Baziren 30 urte baino gehiago, beraz. Seme baten arabera, ordea, tarteka gelditzen ziren senar-emazte izandakoak. 2010eko irailaren 20 hartan ere gelditu ziren; astelehena zen, 19:00ak; gizonak eskopeta tiro biz akabatu zuen emazte ohia. Gero bere buruari tiro emanda hil zen gizona. Kanoi motzeko ehiza fusil bat erabili zuela azaldu zuten poliziek. Emakumeak 69 urte zituen.

Larrialdi zerbitzuak iritsi zirenerako hila zen gizona, baina emakumea oraindik ez. Biziberritzen saiatu ziren lekuan bertan, baina alferrik izan zen.

Frias karrikan gertatu zen, Miarritzen (Lapurdi). Gizona han inguruan bizi zen, baina emaztea Angelun. Bien autoak hilketa gertatu zen inguruan zeuden. Prokuradorearen ikerketa ez zen askoz urrunago iritsi; Poliziak ez zekien zita bat jarrita gelditu ote ziren han, edo gizonak emaztea jarraitu ote zuen, edo zehazki zer gertatu zen.

Gizonak, hori bai, bere eskuz idatzitako gutunak zeramatzan soinean; familiarentzat, eta Poliziarentzat. Prokuradoreak ez zuen argitu gutunen edukia. Azaldu zuen, hala ere, gizonak erresumina zuela, eta iradoki zuen duela hogeita hamar urte gertatutako bereizketa hura ez zuela ongi eraman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.