Batasunaren ilegalizazioa

Anoetako ekitaldiagatik Ermuko Foroak Balzaren aurka ezarritako kereilaren artxiboa bertan behera utzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

2004ko azaroan Batasunak Donostiako Anoetako belodromoan egin zuen ekitaldia baimendu zuela-eta Ermuko Foroak Javier Balza Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren aurka ezarritako kereilarekin aurrera jarraitzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak. Ondorioz, Balzak deklaratzera joan beharko du. Joan den azaroan, epaile instruktoreak kereila atzera bota eta artxibatzea erabaki zuen, salatzen ziren ekintzetan "lege-hauste penalik" ez zegoela iritzita.

2006ko urtarrilaren 17a
15:20
Entzun
Orain, ordea, EAEko Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Penaleko Salak ebatzi du Nekane Bolado epaile instruktoreak ez zuela behar bezala jokatu, eta atzera bota du artxibatzea. Ondorioz, Balza Herrizaingo sailburuari deklarazioa hartzeko, eta beharrezko ikusten dituen gainerako eginbideak aurrera eramateko agindu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.