politika

Antiguedad: "Garrantzitsuena prozesu politikoa da, eta ez aulkia"

Amaiur koalizioko diputatuak Radio Euskadin emandako elkarrizketan esan du ezkerreko subiranistak "prest" leudekeela Eusko Legebiltzarrean "lehen lekua" izateko. 

2012ko apirilaren 24a
15:49
Entzun

Iñaki Antiguedad Amaiur koalizioko kideak Espainiako Kongresuan diputatu izateari utziko diola jakinarazi berri du, eta gaur Radio Euskadin gaur goizean emandako elkarrizketan berretsi du Amaiurrekin "elkarlanean" jarraituko duela, "prozesu politikoan asko" baitago egiteko. "Garrantzitsuena ez da aulkia, prozesu politikoa baizik", gaineratu du. "Orain arte egingo dudana edo gehiago egingo dut", esan du.

"Garai berriaren inguruan" Antiguedadek esan du hark ez duela ETA desegin dadin eskatuko, eta "izatekotan rol aldaketa" eskatuko lukeela. ETAk militanteekiko "erantzukina" duela uste du. Brian Currin abokatuak larunbatean esandakoei erreferentzia egin die horrela.

"Garai berri bat dagoela onartzen bada, norbaitek aldebakartasunetik pausoak emateko konpromisoa hartu duelako da", esan du Antiguedadek. "Inork ez du uste atzera bueltarik egon daitekeenik".

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira uste du ezkerreko subiranistek "lehen lekua" izango balute, "prest" leudekeela kargua hartzeko. "Lehentasuna ez da boterera heltzea, baizik eta gizartea alde dagoen gehiengo bat lortzeko bidea egitea", esan du.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak Antiguedaden adierazpenen ondotik esan du ETA ez dela "presoak espetxeetatik irteten direnean babestuko dituen gobernuz kanpoko erakunde bat", eta ezker abertzaleari leporatu dio "bakea lortzeko aitzindari gisa" aurkezten duela bere burua, bera ez denean "ETAk jardun armatuaren amaiera iragartzearen erantzule".

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.