Torturak jasan dituzten hainbat herritar eta torturengatik hildako zenbaiten senideakizan dira ekitaldiaren antolatzaileak, baina TAT Torturaren Aurkako Taldearen laguntza izan dute. Halaber, hainbat alderdiren babesa jaso du manifestazioak: besteak beste, Batasunarena, EArena, Aralarrena eta Zutik-ena. Alderdi horietako ordezkariak izan dira ekitaldian; besteak beste, Batasunako Pernando Barrena eta Arnaldo Otegi, Aralarreko Juan Martin Elexpuru, Zutik-eko Joxe Iriarte 'Bikila' eta EAko Rafa Larreina eta Martin Aranburu. AuBko Pedro Albitek ere parte hartu dumanifestazioan.
La polizia tortura y asesina (Poliziak torturatu eta hiltzen du) , Errepresioa ez da bidea, Ez, ez, ez, torturarik ez eta Hemen torturatzen da izan dira lelorik oihukatuenak.
Funtsean, tortura desagerrarazteko eta praktika hori ahalbidetzen duen polizietxeetako inkomunikazio aldia bertan behera uzteko eskatu dute manifestariek. Bulebarrean egin dute manifestazio amaierako ekitaldia, eta Jon Martin bertsolari gazteak kantuan jardun du aurrena. Gero, Anika Gilek eta Leire Gallastegik hitz egin dute, eta torturen aurka egitea gizarte osoaren ardura dela azpimarratu dute.
TATek azken egunotan zabaldu dituen arabera, azken 25 urteetan 7.000 euskal herritarrek jasan dituzte torturak.
Tortura
Antolatzaileen arabera, 20.000 lagunek parte hartu dute torturaren aurkako manifesazioan
'25 urte torturapean. Aski da!' goiburu hartuta, milaka lagunek parte hartu dute Donostian, torturaren kontrako manifestazioan. Bost eta erdiak inguruan abiatu dira Bulebarretik, eta seiak eta laurden inguruan heldu da manifestazio burua, berriro ere, leku horretara. Hala ere, ordu erdi beranduago oraindik jendea iristen ari zen. Urbieta kale parean, karrika oso-osorik hartu du manifestazioak.Torturak jasan dituztenek zein torturegantik hil direnen senideek antolatu dute manifestazioa. Besteak beste, torturak pairatu dituzten Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendariak, Unai Romanok, Anika Gilek, zein torturen ondorioz hildako Gurutze Iantziren, Xabier Kalparsororen eta Joseba Arregiren senideek eraman dute pankarta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu