Ligeroren eta Mucientesen senideek hartu dute parte omenaldian, udaleko talde guztietako ordezkariekin batera. Udalak antolatu du ekitaldia, eta eskertuta azaldu dira Nelly Oñate eta Francisca Bonillo, Mucientesen eta Ligeroren alargunak.
Bonillok azaldu du "oinazea eta atsekabea" berpizten direla abuztuaren 6an, biak hil zituzten egunean. Ordea, esan du "une politak" ere oroitzen dituela, eta "gorrotorik gabeko gizarte justu eta demokratiko" baten alde lan egiteko beharra azpimarratu du. Oñate eskertuta azaldu da Mucientesi "aitortza zintzoa" egiteagatik.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak "gertutasun" mezua helarazi die senideei, eta itxaropena azaldu du omanaldiak bien memoria gordetzen lagunduko duela.