Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretza

Antonio Rivera Arabako campuseko errektoreordeak hautagai izango dela iragarri du

Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako campuseko errektoreorde Antonio Riverak gaur iragarri du EHUko Errektoretzako hautagaitza aurkeztuko duela datorren ostiralean. Lehen aldia Bizkaiko campusekoa ez den hautagai bat aurkeztuko dela kargu horretarako. Azken ordukorik ez bada, zazpi zerrenda aurkeztuko dira EHUko Errektoretzaren hauteskundeetara, eta honakoak izango dira zerrendaburuak: Juan Inacio Perez, Javier Muniozguren, Marisol Esteban, Francisco Doñate, Ander Gurrutxaga, Iñaki Antiguedad eta Antonio Rivera.

2004ko otsailaren 24a
14:46
Entzun
Antonio Rivera Arabako errektoreordea izan zen Peio Salaburu EHUko errektore zenean. EHUko Filologia eta Geografia eta Historia fakultateko Historia Garaikideko katedraduna da Rivera.

Antonio Riverak aurreratu duenez, honakoak izango dira bere zerrendan joango direnetako batzuk: Juan Jose Larrea Euskara errektoreordea; Gipuzkoako campuseko errektoreorde Lander Sarasola, Imanol Zubero soziologia irakaslea; Alfonso Labadillo Irakaslego zuzendaria; Esther Dominguez katedraduna; Javier Meana Medikuntza dekanoordea eta Begoña Agiriano Arabako campuseko kultura zabalkunderako zuzendaria.

Arabako campuseko egungo errektoreordeak adierazi duenez, Errektoretzarako hauteskundeak bi itzulira direnez, ez ditu bere kandidaturako kargu guztiak izendatu. Aurrera egiten badu falta diren pertsona horiek izendatuko dituela nabarmendu du.

Riveraren arabera, "EHUn, antolatuta ez dauden sektore ugari daude, eta kandidatura ugari aurkeztu diren arren, berrikuntzak ekarriko dituen talderik ez dago, baizik eta betikoak dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.