Antsoainen baimendu zuten klinika pribatua hasi da abortuak egiten

Erredakzioa
Iruñea
2011ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Ia 25 urteko ezinaren ondoren, abortuak egiten hasi dira berriro Nafarroan, Antsoaingo klinika pribatu batean. Zentroa abenduan aurkeztuko dute, baina dagoeneko hamabi emakumek eten dute haurdunaldia bertan, beren borondatez, Jose Gurrea ginekologo eta klinikaren sustatzaileak baieztatu duenez. 2012tik aurrera urtero 800 andre inguru artatzea espero dute; hamalau aste bitarteko haurdunaldiak etengo dituzte, hau da, legez andreek libreki aborta dezaketen epearen barruan. Antsoaingo Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuaren baimenak ditu klinikak, osasun zentroa den aldetik. Horri esker, emakumeek ez dute Nafarroatik alde egin behar izango haurdunaldia eteteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.