Antton Troitiño preso ohiaren aurkako beste atxilotze eta entregatze agindu bat bidali die Espainiako Auzitegi Nazionalak Erresuma Batuko auzitegiei. 2011n, 24 urteko zigorra bete ondoren, Parot doktrina zela-eta Troitiño 2017ra arte preso sartu behar zela agindu zuen Espainiak. Estrasburgoko Auzitegiak bota zuen atzera doktrina hura, eta Troitiñori "berriro ETAn sartzea" egotzi zion orduan Auzitegi Nazionalak.
Apirilean, Londresko Westminster Auzitegiko epaile batek onartu egin zuten Troitiñoren aurkako estradizio eskaera, baina aintzat hartu zuen ondoren preso ohiak jarritako helegitea, eta ez zuten estraditatu. Orain, Auzitegi Nazionaleko Jose de la Mata epaileak dio euroagindua dela Troitiño haien esku jarri eta "auziak aurrera egiteko modu bakarra".