euskal presoak

Antton Troitiño Espainiaratzea erabaki du Erresuma Batuak

Iazko ekainean atzeman zuten, Londresen. Aurretik 24 urtean eduki zuten preso; aske geratu ondoren zigorra luzatu zioten.

2013ko otsailaren 1a
14:20
Entzun

Erresuma Batuko epaitegi batek Antton Troitiño euskal preso ohia (Donostia, 55 urte) Espainiaratzea erabaki du, gaur jakinarazi duenez. Joan den urteko ekainean atxilotu zuten, Londresen. Aurtengo urtarrilaren 14an hasi zuten epaiketa, Espainiak egindako estradizio eskaera onartu edo ez erabakitzeko.

Troitiño 2011ko apirilean aske atera zen Espainiako kartzela batetik, 24 urteko zigorra beteta. Handik bost egunera, ordea, Espainiako Auzitegi Nazionalak Parot doktrina gisara ezagutzen den 197/2006 doktrina aplikatu, eta berriro espetxeratu nahi izan zuen, beste sei urterako. Ez zuten topatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.