Etenaldi biologikoa ezinbestekoa dela diotenak gero eta gehiago dira, Jarurlaritzako Arrantza Sailetik antxoa arrantza erabat debekatzeko eskatu zaio Bruselari geldialdi biologikoa ezartzeko. Arrantzaleek eskaera bera.
"Guk uste duguna da hain dagoela txarto eze zarratu egin behar dela hori arrantza", esan du Iñaki Zabaleta Bizkaiko Kofradien buruak. Geldialdi biologikoak zenbat iraun beharko lukeen ez du zehaztu Zabaletak, baina gutxienez, aurtengo arrantzaldia amaitutzat ematea eskatu du. "Aurtengoa behinik behin zarratu, eta gero urrian ikusiko litzateke alebinik sortzen den, topatzen den, eta egoera nolakoa den. Iaz txarto zegon zen, aurten okerrato, eta, beraz, aurtengoa zarratu eta ikusten badugu txarto jarraitzen duela, datorren urtekoa ere zarratu", esan du.
Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleak asteartean batzartuko dira berriro Espainiako Arrantza Ministerioko ordezkariekin. Madrilek beren eskariak bete ezean neurriak hartuko dituztela iragarri dute.
Arrantza
Antxoa harrapaketak eteteko eskatu dute arrantzaleek
Zientzilarien azterketen berri izan eta gero, antxoaren arrantza eteteko eskatu dute Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek: gutxienez aurtengo arrantzaldi bertan behera uzteko, beharrezkoa bada datorren urtekoa ere bai. Asteartean batzartuko dira Espainiako Arrantza Ministerioarekin, eta Madrilek beren eskariak betetzen ez baditu neurriak hartuko dituztela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu