Azken asteotan oso antxoa gutxi harrapatu dute arrantzaleek, eta diotenez, arrantza debekatzea ezinbestekoa da antxoaren espeziea ugaltzeko. Hori dela-eta Bizkaiko Golkoan antxoaren arrantza bertan behera uztea eskatuko dute Bruselan. Bilera egingo dute arrantzaleen ordezkariek, Espainiako eta Frantziako gobernuetako ordezkariek eta Europako arrantza agintariek. Orain arte egin diren txosten guztiak aztertuko dituzte, eta horren arabera erabaki.
Azken bileran txostenak oso onak ez ziren arren, ez zuten arrantza debekatu, baina azken asteotako jarduna ikusita, Espainiako Arrantza ministerioak eskatu zuen debekatzea. Frantziako ordezkariek oraingoz ez dute halakorik eskatu.
arrantza
Antxoarekin zer egin aztertuko dute, gaur, Bruselan
Arrantzaleen ordezkariak eta Espainiako eta Frantziako gobernuetako ordezkariek Europako arrantza agintariekin bilera egingo dute, gaur, Bruselan antxoaren egoerari buruz hitz egiteko. Euskal arrantzaleek antxoaren arrantza bertan behera uzteko eskatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu