Politika

ANVk ere Konstituzionalera jo du, legez kanporatzea dela-eta

Lehengo astean EHAK-k bezala, babes helegitea sartu du. Espainiako Auzitegi Gorenak irailean eman zuen bi alderdi politiko haiek ilegalizatzeko epaia.

2008ko azaroaren 3a
17:28
Entzun
EAE-ANVk ere babes helegitea sartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, bere kontrako ilegalizazioa dela-eta. Espainiako Auzitegi Gorenak irailean jo zuen alderdi politiko hura legez kanpo, EHAK bezala. Alderdi honek lehengo astean sartu zuen helegitea Konstituzionalean.

Gorenaren arabera, ANVk Batasuna legez kanpoko alderdiarekin lankidetzan aritu da "eta, ondorioz, ETA laguntzen politikoki".

Gorenak ANV eta EHAK desegiteko agindua eman zuen irailean, baita haien ondasunak likidatzeko ere. Efe berri agentziaren arabera, Espainiako Barne Ministerioak eta Estatuko Abokatuak ziurrenik ez diote Eusko Legebiltzarrari EHAK desegiteko eskatuko, abendu amaieran bukatuko delako horko legealdia -2009an izango dira hauteskundeak-.

AVTk, berriz, Espainiako Gobernuari eskatu dio Erregimen Lokaleko 61.2 artikulua erabili eta ANVren esku dauden udalak desegiteko. Espainiako Estatuko Abokatuak, ordea, esan du hori ezinezkoa dela, ez dagoelako nahikoa arrazoi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.