Politika

ANVko zinegotzi batek jaietako txupina ez botatzeko mozioa aurkeztuko dute Berriozarren

2009ko abuztuaren 3a
12:37
Entzun
Xabi Lasa (NaBai) Berriozarko (Nafarroa) alkatearen erabakiz ANVko zinegotziak botako du festetako txupina. Erabaki horren aurka agertu dira Udaleko UPN, PSN eta CDNko zinegotziak eta mozioa aurkeztuko dutela iragarri dute. Mozio horrekin, Xabi Lasa Nafarroa Baiko alkateari iritziz aldatzeko eskatu eta ANVko zinegotziak txupina botatzea eragotzi nahi dute, baita Udalak Mallorca (Herrialde Katalanak) eta Burgosko (Espainia) ETAren atentatuak gaitzeztea ere.

Berriozarko UPNko prentsa arduradunak, Sergio Sayak, adierazi duenez, ANVk txupina jaurtitzea "herriatarren gehiengoak baztertzen du" alderdi hori "ETA-ren beso politikoa" dela argudiatuta.

Mozioa aurkezteko osoko bilkura hamabost egunen baitan egingo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.