Espainiako Auzitegi Gorenak irailean jo zuen legez kanpo EAE-ANV alderdi politikoa eta gaur epai hura berretsi egin du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. ANVko defentsak babes helegitea sartu zuen Konstituzionalean baina honek atzera bota du.
Auzitegi horren arabera, Gorenaren erabakiak ez ditu elkartze politikoaren eta adierazpen eta ideologia askatasunen eskubideak urratzen, eta Gorenak nahikoa froga erabili zuen neurri hura hartzeko; ANV ETArekin eta Batasuna legez kanpoko alderdiarekin lotu zuen.
Artean legezkoa zela, ANVk 2007ko udal eta foru hauteskundeetan ez zuen normaltasunez parte hartzerik izan, 245 zerrendetatik 133 baliogabe utzi zizkiolako Espainiako Justiziak, haren atzean Batasuna zegoelakoan.
EHAK alderdi politikoa ere utzi zuen irailean Espainiako legetik at Gorenak. Abenduan, berriz, bien desegitea eta ondasunen likidazioa agindu zuen.
Politika
ANVren legez kanporatzea berretsi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak
Auzitegi Gorenak irailean utzi zuen Espainiako legetik at, baita EHAK ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu