Jon Anza auzia

Anzaren gorpua ez lurperatzeko agindu zioten erietxeari

Hala plazaratu du =lGara==http://www.gara.net/paperezkoa/20100330/191150/es/El-hospital-recibio-orden-no-enterrar-cadaver-Jon-Anza=l egunkariak, Tolosako "Purpan ospitalaren hurbileko iturrietan" oinarrituta.

2010eko martxoaren 30a
13:21
Entzun
Jon Anza ETAko kide desagertuaren hilotza hainbeste hilabetez Tolosako (Okzitania, Frantzia) Purpan erietxeko gorputegian egotea ez zen akatsen edo utzikeriaren ondorio izan, baizik eta ospitaleko kideek jasotako aginduen ondorio baizik.

Gara-k plazaratutako informazioaren arabera, erietxea Poliziarekin (apirilaren 30ean), Fiskaltzarekin (maiatzaren 4an) eta Desagertutako Personen Bilaketarako Bulegoarekin (maiatzaren 7an) harremanetan izan zen identifikatu gabeko gaixo bat zutela adierazteko. Horrez gain, maiatzaren 11n hil ondoren, Polizia Judizialarekin eta Fiskaltzarekin e-posta bidez harremanetan izan ziren gorpuarekin zer egin behar zuten jakiteko.

Informazio horren arabera, bi aldiz egin zuten galdera, eta bietan hilotza ez lurperatzeko eta gorputegian edukitzeko agindu zitzaien, "elementu arraroak" zeudela eta "Polizia Judiziala ikerketa egiten" ari zela argudiatuta. "Erietxearen hurbileko iturriak" aipatzen ditu Gara-k informazio hori emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.