jon anza auzia

Anzaren kasuan Baionako fiskalaren jarduna ikertzeko eskatu diote Justizia ministroari

Abokatuek, Askatasunak eta Frantziako Giza eskubideen Ligak agerraldia egin dute gaur Parisen. Haien iritziz, isiltasuna nagusitzen ari da.

2010eko uztailaren 1a
22:53
Entzun
Jon Anzaren familiak Anne Kayanakis Baionako prokuradorearen jarduna iker dezala eskatu dio Michelle Alliot Marie Frantziako Justizia ministroari. Xantiana Cachenaut eta Julien Brel abokatuek, Anaiz Funosas Askatasuneko kideak eta Jean Pierre Dubois Frantziako Giza eskubideen Ligako zuzendariak gaur Parisen jakinarazi dute joan den ekainean igorritako gutunak oraindik erantzunik ez duela jaso eta, gerora ere erantzunik ez balego, Alliot Mariek afera estali nahi duela frogatutzat har daiteke, haien ustez.

2009ko apirilaren 18an desagertu zen Jon Anza euskal preso ohia. Baionan ikusi zuten azkeneko aldiz. Tolosara zihoan (Okzitania, Frantzia), ETArekin bilera batera, gero honek argitu zuenez. Aurtengo martxoaren 11n jakin zen -ofizialki- Anza hilda zela eta gorpua Tolosako Purpan erietxean zegoela. Informazio ofizialen arabera, preso ohia apirilaren 29an aurkitu zuten Tolosako etorbide batean osasun egoera txarrean, hiriko erietxe horretara eraman zuten eta maiatzaren 11n hil zen.

Kasuan isiltasuna nagusitzen dela ondorioztatu dute abokatuek, Askatasunak eta Frantziako Giza eskubideen Ligak.

Anzaren familia eta Askatasuna hurrengo aste eta hilabeteotan harremanetan jarriko dira alderdi eta sindikatuekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.