Errepideak

AP-1 errepidea itxita egon da lau orduz Erribera Beitian, kamioi baten istripuak sortutako arazoengatik

Autoak zeramatzan kamioiak, eta ibilgailu horietako lau bidean geratu dira, traban. Istripua goizaldean gertatu denez, ez da trafiko arazo handirik sortu. Kamioi gidariak ez du minik hartu.

2008ko apirilaren 1a
11:09
Entzun
Autoz zamatuta zihoan kamioi trailer bat irauli egin da bart goizaldeko lauak inguruan AP-1 autobidean, Erribera Beitia (Araba) parean. Gidaria onik atera da istriputik, baina autoetako lau amildu egin dira atoitik, eta errepidean geratu dira, traban.

Hori dela eta, errepidea itxi egin behar izan dute pare horretan, Espaniarako norantzan, eta hala egon da lau ordu baino gehiagoz, zortzi eta erdiak inguruan, bidea garbitu eta egokitu ondoren, ireki duten arte. Goizaldeko ordu horietan trafikoa txikia izaten denez, ez da auto pilaketarik eta bestelako arazorik sortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.