Apaldu egin da Hegoadean atzemandako positiboen kopurua

Koronabirusa zuen pertsona bat zendu da, eta beste 621 kasu berri atzeman dituzte Hegoaldean azken 24 orduetan. 41 pertsona sartu dituzte erietxean. Leitzan 1.882 test egin dituzte asteburuan. 

PCR probak egiten dituzte laborategi bat, Gasteizko Txagorritxu ospitalean. GORKA RUBIO, FOKU
2020ko irailaren 7a
12:46
Entzun

Beste 621 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldean azkeneko 24 orduetan. Bezperako datuekin alderatuta, 252 positibo gutxiago dira atzemandakoak. Egindako test kopurua, ere, ordea, txikiagoa da bezperako datuekin alderatuta. 8.753 PCR test egin dira, bezperan baino 450 test gutxiago. Nafarroan, nabarmen igo da egindako testen kopurua, hala egun bakarrean 2.593 test egin dituzte. Testetan, % 4,2k eman dute positibo. Nafarroan, 93 urte zituen emakume bat zendu da azken orduetan, 

Lurraldeka, Nafarroan jaitsi dira gehien atzeman dituzten kasu positiboak. Hala, beste 108 kasu atzeman dituzte azken orduetan, bezperan baino 157 gutxiago. Portzentaje txikiagoan, baina, bertze hiru lurraldeetan ere gutxitu dira positiboak: Araban 35 positibo atzeman dituzte, bezperan baino 59 gutxiago. 299 dira Bizkaian atzemandakoak, 21 gutxiago, eta 162 Gipuzkoan, 26 gutxiago.

Azken orduetan, 41 pertsona erietxeratu dituzte, bezperan baino bat gutxiago. Denera, koronabirusa dute 390 pertsona daude erietxean Hegoaldean. Erietxean dauden gaixo horietako 57 daude ZIU unitateetan. 

Leitzan, 15 urtetik gora dituzten herritarren %75ek teegin du PCR proba asteburuan, denera, 1.882 test. Emaitzak bihar jakinaraziko ditu Nafarroako Gobernuak. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.