euskal herria

Aparteko arazorik gabe hasi da Aste Santuko oporretako irteera Hego Euskal Herriko errepideetan

Jaurlaritzak uste du gaur eta bihar izango dela auto gehien, batez ere gaur arratsaldean eta bihar goizean. 13:00etan jarri da martxan oporretako irteera.

2013ko martxoaren 27a
16:31
Entzun

Irteera fasea 13:00etatik 24:00etara izango da gaur, eta bihar 08:00etatik 15:00etara. Itzulera fasea, berriz, astelehenean, 15:00etatik 24:00etara bitartean. Gipuzkoan, baina, apirilaren 2ra arte luzatuko da, muga zeharkatu behar duten kamioien zirkulazioa orduan hasiko baita berriz eta ibilgailu astun ugari espero baita.

Guztira, Ertzaintzaren zirkulazio unitateek berrehun bat ertzain mobilizatuko dituzte zirkulazioa segurua eta arina izan dadin. Zirkulazio ugariko toki gisa aipatu ditu Jaurlaritzak A-8 autobideko mugak eta A-1 autobidea Armiñongo lotunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.