Europako Hauteskundeak

'Apartheid'-a gainditzeko neurri bezala HZri bozkatzeko eskatu dute legez kanpo utzitako mugimenduetako kideek

Zerrenda baliogaberen bat dagoen azken hauteskundeak izatearen alde, eta 'apartheid'-a gainditzeko neurri bezala HZri bozka emateko eskatu dute legez kanpoko alderdi eta mugimenduetako kideek. Horrela Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapatero Europan lotsagarri utzi nahi dute, eta Europaren aurrean argi eta garbi azaldu nahi dute badela Euskal Herri bat, eta "hemen eskubideak zapaltzen direla".

2004ko ekainaren 9a
16:46
Entzun
Baliogabetzearen aurrean Euskal Herriko alderdiei begiratu behar zaiela esan du Joserra Etxeberriak, eta Euskal Herriko alderdiak "hitzez" HZren baliogabetzearen kontra azaldu badira ere, ez dutela "ekintzarik" egin salatu dute. Nos-UPk egin duena —HZren bozkak kontatzeko 3.000 ordezkari izendatu ditu— "lekzio handia" dela Euskal Herriko alderdientzat iritzi dio.

Ordezkaritza zabala izan da prentsaurrekoan. Han izan dira, hala nola, Batasunako, AuBko, Herri Plataformetako, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko, eta Gazte mugimenduko kideak.

Tasio Erkizia, Pablo Gorostiaga, Itziar Aizpurua, Pedro Albite, Joseba Alvarez, Arnaldo Otegi, Itziar Lopategi, Joseba Permach, Jon Gorrotxategi eta Jon Salaberria han ziren, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.