BIKTIMAK

APAVTek ukatu egin du "polizia gehiegikerien" biktimak daudela

Terrorismoaren Biktimak Babesteko Plataformaren presidenteak Jaurlaritzaren "gertutasuna" eskertu du, eta gaineratu: "Estatuaren indarkeria legitimoa erabiltzeagatik segurtasun indarrek eginiko akatsen biktima bakanak daude".

2016ko irailaren 21a
08:08
Entzun

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullurekin batzartu dira APAVT Terrorismoaren Biktimak Babesteko Plataformako eta AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteko kideak. APAVTeko presidente Miguel Folguerak Jaurlaritzaren "gertutasuna" eskertu du, eta erantsi nahiko lukeela Espainiako beste erkidego batzuetako ordezkariek "horrelako tratua" ematea. AVTko presidente Alfonso Sanchezek, berriz, Jaurlaritzak emandako "pauso garrantzitsuak" azpimarratu ditu.

Eskakizun ugari helarazi dizkiote Urkulluri; esaterako, ETAren indarkeriari aparteko trataera ematea, Euskal Herrian "gertatu ahal izan diren beste indarkeria batzuetatik aparte". "Gatazkaren teoria esplizituki baztertzeko" ere eskatu dute, "terroristen eta biktimen arteko ekidistantziak" saihesteko.

Halaber, "biktima mota ezberdinak nahastearen" aurka azaldu dira, uste baitute "Poliziaren gehiegikerien biktimarik" ez dagoela: "Asko jota, estatuaren indarkeria legitimoa erabiltzeagatik segurtasun indarrek eginiko akatsen biktima bakanak daude".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.