EUSKAL PRESOAK

Apiril amaierarako idatziko dute europarlamentariek bisitaren emaitzen txostena

Eurodiputatuen ordezkaritza Baionan izan da, Ipar Euskal Herriko eragileekin biltzeko. Bisitan ondorioztatutakoak jasoko dituen txostena Europako Parlamentuari eta Espainiako, Frantziako eta Euskal Herriko hainbat instituziori aurkeztuko diete.

Lidia Senra, Mark Demesmaeker eta Josep Maria Terricabras. ISABELLE MIQUELESTORENA
2016ko otsailaren 16a
07:48
Entzun

Joan den urteko martxoan Etxerat-ek Bruselara egindako bisitaren ondorioz etorri dira Euskal Herrira Europako Parlamentuko ordezkariak. Orduko hartan, euskal presoek eta haien senideek pairatzen duten egoeraren berri zuzenean eman eta egoera zabaltzeko laguntza eskatu zieten Etxerat-eko kideek eurodiputatuei. Eskaera horri erantzunez daude Euskal Herrian Gabi Zimmer (Die Linke), Josep Maria Terricabras (ERC), Lidia Senra (AGE), Tatjana Zdanoka (LKS), Mark Demesmaeker (N-VA), Martina Anderson (Sinn Fein) eta Malin Bjorkek (Vansterpatiet).

Baionan eginiko agerraldian, Demesmaekerrek azaldu du 30 bat bilera dituztela egunotan eta orain artekoak "biziki interesgarriak" izan direla: "Hunkitzen gaituen gaia da, denak europearrak garelako. Komunitate batean gaude, Europar Batasunean, eta balore unibertsalak partekatzen ditugu; giza eskubideen baloreak. Guretzat biziki inportantea da gertatzen dena ikustea. Helburua informatzea da".

Zuhur azaldu dira orain arte eginiko bileren inguruko xehetasunak azaltzerakoan, baina Demesmaekerrek azpimarratu du euskal presoentzat konponbide bat bilatzea "beharrezkoa" dela: "Uste dut prozesua berpizten lagun dezakegula, bukaera bat emateko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.