Eusko Legebiltzarreko bakerako eta elkarbizitzarako lantaldea apirilaren 11n osatuko da azkenean, 09:00etan. Martxoaren 14an zen sortzekoa, baina PPk piztutako eztabaida batengatik, lantaldea sortzea atzeratu zuten.
Gaur Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteak alderdietako ordezkariei planteatu die lantaldea asteazkenean eratzeko aukera, baina agenda arazoak tarteko, apirilerako uztea erabaki dute.