Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriek jakinarazi dute apirilaren 12an (astelehena) emango duela auzitegiak Egunkaria auziko epaia, Efe berri agentziak gaur 13:55ean argitaratu duenez. Iazko abenduaren 15ean hasi eta joan den otsailaren 1ean bukatu zen han Egunkaria-ren itxierari buruzko epaiketa; Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez epaileek osatzen dute epaimahaia.
Miguel Angel Carballo fiskalak eta defentsak Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen absoluzioa eskatu zuten epaiketan, haien aurkako frogarik ez dagoela iritzita. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek, aldiz, 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin zituzten auzipetuentzako.
2003ko otsailaren 20an itxi zuen Egunkaria Guardia Zibilak, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, kazetak eta ETAk lotura zutelakoan.
Itxierari buruzko kasuaz gain, auzi ekonomikoa ere badago, eta zortzi lagun epaituko dituzte -ez dago epaiketa hasiera eguna jarrita-. Diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egin izana egotzi diete.
Apirilaren 12an emango dute 'Egunkaria auziko' epaia
Otsailaren 1ean bukatu zen Espainiako Auzitegi Nazionalean kazetaren itxierari buruzko epaiketa. Fiskalak eta defentsak Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen absoluzioa eskatu dute; Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek 12 eta 14na urte arteko kartzela zigor eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu