Fiskalaren ustez, zuhurtziagabekeriaz egindako giza hilketa izango litzateke eta bi urteko espetxe zigorra eskatzen du tiro egin zuen ertzainarentzat. Gainera lau urtez bere kargua betetzen jarraitzeko gaitasun gabe uzteko eta beste lau urtez arma baimena kentzeko eskatuko du. Bestalde Ministerio Publikoak hildakoaren neska lagunari 99.305 euroko kalteordaina emateko eskatzen du eta hildakoaren gurasoei, berriz, 8.275 eurokoa.
Hildakoaren senideak, akusazio partikular gisa egiten dituzten eskariak, aldiz, honakoak dira: lau urtez espetxeratzea, sei urtez gaitasun gabe utzi eta arma baimena kentzea. Akusazio partikularrak, bestalde, 600.000 euroko kalteordaina eskatzen du neska lagunarentzat, 300.000 eurokoa gurasoentzat eta 60.000 eurokoa hildakoaren anaiarentzat.
2003ko abenduan gertatutakoa
2003ko abenduaren 19an, 17:00ak aldera gertatu zen guztia, N-1 errepidean, Alegia parean. Errepidean izandako arazo bat zuzentzen ari zen Ertzaintzaren patruila bat Alegiako irteeran. Herrizaingo Sailaren arabera, ertzainetako batek auto «susmagarri» bat ikusi zuen bide ertzean. Ertzaina autora hurbildu zen eta autoan zihoazen lagunak –Herrizaingo Sailak ez du zehaztu zenbat– autotik atera ziren. Ertzaina horiek identifikatzen saiatu zenean, Herrizaingo Sailaren esanetan, «indarka» ertzaina erasotzen saiatu ziren. Liskarrean ertzainak tiro egin zuen «nahi gabe» eta tiroak buruan jo zuen autotik atera zen gizonezkoa. Anbulantzia batek zauritua Donostia ospitalera eraman zuen, oso larri, eta gaueko lehen orduan hil zen.
Gertakaria
Apirilaren 24ean epaituko dute 2003an "nahi gabe" gizon bat hil zuen ertzaina
Zuhurtziagabekeriaz egindako giza hilketa leporatzen diote ertzain bati 2003an Alegian jazotako gertakari batengatik. Apirilaren 24ean egingo diote epaiketa eta fiskalak bi urteko espetxe zigorra eskatzen du ertzainarentzat. Ezbeharra 2003ko abenduan gertatu zen eta ustez, ertzain batek "nahi gabe" tiroz zauritutako gizonezkoa hil egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu