Politika

Apirilaren 25erako mobilizazio eguna deitu dute Amnistiaren Aldeko Mugimenduek

Frantziako eta Espainiako estatuen "erasoak amaitzeko presio soziala antolatzea beharrezkoa" dela deritzote.

2008ko apirilaren 9a
13:34
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduek (AMM) apirilaren 25erako mobilizazio eguna deitu dute gaur, Donostian emandako prentsaurrekoan. Euskal Herriak Askatasuna behar du! lelopean egingo dute ekimena, Frantziako eta Espainiako estatuen "erasoak amaitzeko presio soziala antolatzea beharrezkoa" delako. Gizarteari "presio soziala indartzeko" dei egin diote.

"Gu estatuek Euskal Herrian ezarri duten eskubide urraketen, askatasun demokratikoen zanpaketaren eta jazarpen bortitzaren lekukoak gara", esan dute. "Egoera gordin hau erakusten duten adibideen zerrenda amaigabea egin genezake: gaixotasun larriarekin egon arren espetxe erregimen bortitzenean bizitzera behartua dagoen presoa, bizi osorako espetxe zigorra ezarri dioten presoa, isolamendurik gogorrenean bakarturik daukaten presoa, torturatuak izan diren zazpi mila euskal herritarrak, 734 preso daude...".

Hori guztia salatzea estatuek "delitu" bihurtu dutela uste dute AMMek. "Kolektiborik jazartuenarekiko elkartasuna eta babesa da delitua demokrazia klase honetan". Laster izango da mugimendu horren kontrako epaiketa. "Gu guztiok epaitzera doaz, baina zenbat espetxe egiteko asmoa dute? Argi izan dezatela herri honetan azken presoa etxean izan arte amnistiaren aldeko mugimendua egongo dela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.