Apirilaren 26an Gernika-Lumo "bakearen aldeko nazioarteko hiria" izango da

70 urte beteko dira orduan Espainiako Gerran bonbardatu zutenetik.

2007ko apirilaren 11
16:12
Entzun
Apirilaren 26an 70 urte beteko dira Espainiako Gerran Gernika-Lumo (Bizkaia) bonbardatu zutenetik eta, urteurren horretan, "bakearen aldeko nazioarteko hiria" izango da, Miguel Angel Aranaz alkateak gaur iragarri duenez.

Hainbat ekimen egingo dituzte hilaren 26an bertan. Besteak beste, Gernikako adierazpena irakurriko dute Hiroshimako (Japonia) alkateak, Adolfo Perez Esquivel Bakearen nobel saridunak edota Mario Molina Kimikaren nobel saridunak. "Bakearen aldeko eta era denetako gerren eta giza eskubideen urraketen kontrako adierazpena" izango da, Aranazen esanetan. Egun berean, idatzi bera Buenos Aires, Mexiko Hiria, New York edota Madrilen leituko dute.

Hilaren 17an hasiko dira ospakizunekin. Beraietan, Bernardo Atxagak Lekuak. Gernika 1937 liburua aurkeztuko du, kontzertuak egongo dira, hitzaldiak, Gernikako nazioarteko kultur eta bake jardunaldiak egingo dituzte...

Urteurreneko ospakizunek 500.000 euroko aurrekontua dutela esan du alkateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.