Apirilaren 14an presoen abokatuen kontrako operazioan atxilotu zituzten hamar lagunetatik lauk jarri dute salaketa torturengatik, Guardia Zibilaren kontra. Juan Mari Jauregik, Jose Luis Gallastegik, Txomin Aizpuruak, eta Jon Enparantzak salatu dituzte tratu txarrak. Lehen hirurek Bizkaiko eta Gizpuzkoako epaitegietan jarri dituzte salaketak -Enparantza kartzelan da-. Datozen egunetan, berriz, Naia Zuriarrainek eta Saioa Agirrek ere salaketa jarriko dute -horiek biak ere espetxean dira-.
TAT Torturaren Aurkako Taldeak eman du salaketa horien berri, eta Jauregi, Gallastegi eta Aizpurua izan dira gertatutakoareen gaineko xehetasunak ematen. Salaketa horiek baieztatzera datoz atxiloketa haietako miaketa batean aurkitu zuten Guardia Zibilaren txostenean esaten zena. Guardia Zibilak baieztatu zuen txosten hori bera sartu dute salaketarekin batera.
ETAko kide izatea leporatu zien Grande Marlaskak
ETAko kide izatea edo hari laguntza ematea egotzi zien Fernando Grande-Marlaskak epaileak presoen eskubideen aldeko lanean jarduten duten bost lagunei espetxera bidaltzeko. ETAren helburuak zehaztea eta iraultza zergaren ordainketak egiteko laguntza ematea leporatu zien zahazki, besteak beste. Atxilotu guztiek inkomunikatuta deklaratu zuten.
Atxilotutako hamar lagunetatik bost baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen Grande-Marlaska epaileak: Arantza Zulueta, Iker Sarriegi eta Jon Enparantza abokatuak, abokatuen Bilboko bulegoan lan egiten zuen Naia Zuriarrain, eta Etxerat-eko bozeramaile izana den Saioa Agirre. Asier Etxabe eta Juan Mari Jauregi ere espetxeratzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, baina horiei, kartzela saihesteko aukera eman zien. 12.000 eta 30.000 euroko bermeak ordaintzearen truke utzi zituen aske, hurrenez hurren. Erramun Landa eta Jose Luis Gallastegi, aske utzi zituen aldiro epaitegian sinatzeko baldintzarekin, Txomin Aizpurua baldintzarik gabe.
Politika
Apirilean atxilotutako hamar lagunetatik lauk torturak salatu dituzte
Juan Mari Jauregi, Jose Luis Gallastegi, Txomin Aizpuruak eta Jon Enparantzak salaketa jarri dute Guardia Zibilaren kontra, joan den apirilaren 14an presoen abokatuen kontrako operazioan jasandako torturengatik. Salaketa horiei Naia Zuriarrainena eta Saioa Agirrerena gehituko zaizkie datozen egunetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu