2011ko urtarrilean itxi zuten Apurtu.org webgunea Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskaren aginduz. Hilaren 18an lau lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak, eta Askatasunaren "propaganda aparatuko" kide izatea egotzi zien, webgune hori kudeatzeagatik. Haietako bat, Miguel Angel Llamas "Pitu", urte eta erdi inguruz izan zuten kartzelan. Koldo García, Edurne Sauzo eta Ohiana Odria ziren beste inputatuak.
Aurrez ere salatu zuten beren aurkako "kriminalizazioa" Apurtu.org-eko kideek. 2009an, eraso informatiko bat jasan zuen webguneak, eta itxita egon zen zenbait astez. Wegune horren itxieraren ondorioz sortu zuten Ateak Ireki ataria, aurtengo azaroaren 13an Auzitegi Nazionalaren aginduz itxia.