KomuNIKABIDEAK

'Apurtu.org' martxan berriro

"Errepresioaren" aurkako eta amnistiaren aldeko =lwebgunea==http://www.apurtu.org=l, apirilean erasoa jaso ondotik saretik kanpo egon da.

2009ko ekainaren 10a
15:52
Entzun
Apurtu.org Nafarroako "errepresioaren" aurkako eta amnistiaren aldeko webgunea berriz ere martxan da. Duela zenbait aste erasoa jaso eta orain arte saretik kanpo egon da.

Atariko arduradunek, atxikimenduak jasotzeaz gain, berrikuntzak egin dituzte, eta "indarberriturik" dago hedabidea.

Webguneak presoen inguruko informazioa, tortura salaketak, erreportajeak eta elkarrizketak jorratzen zituen eta, apirilaren 20an Apurtu on line telebista jarri zuten abian. Apirilaren 24an, Abc Espainiako egunkariak webgune haren aurka egin zuen eta, besteak beste, "ETAren aldekoa" izatea eta terrorismoa goratzea leporatu zion. Artikulu hori kaleratu eta handik gutxira, blokeatuta geratu zen ataria. Arduradunen arabera, "eraso informatikoa" jasan zuen.

Abc-ren "kriminalizazio kanpainak" eta ondorengo blokeoak "argi eta garbi adierazpen askatasuna urratu" dute apurtu.org-ren iritziz. "Gainera, ez da legearen bidez egin, gerra zikinaren bidez baizik". Euskal Herrian aniztasun ideologikoa "oso aberatsa eta zabala" dela jakitun, euren ikuspuntua agertzeko eskubidea dutela aldarrikatu nahi izan dute ozen.

Webak, hastapenetik, ehun mila bisitatik gora izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.