Datuak eman ditu jarrera hori argudiatzeko. Europako ekonomia %2 haziko da aurten aurreikuspenen arabera, Espainiakoa, esaterako, %2,6. «Horien aldean asko haziko da gure ekonomia, %3,4koa kontuan hartzeko datua da», esan du kontseilari delegatuak, etaAraba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomia 14 urtez jarraian hazten ari dela gogora arazi du.Halere, lehengaien prezioen garestitzeak, euroa eta dolarraren arteko erlazioak, kredituen fluxuak eta finantza krisiak kezkatzen dituela ere onartu du Alberdik, «gure ekonomiari zenbateraino eragingo dioten ikusteko baitago».
AEBetako subprimeen krisiak ez dio kezka soilik ekarri, ordea Elkargiri. Zabor hipoteken krisiaren aurrean finantza entitateek har dezaketen zuhurtasun edo kreditua gutxiko joerak Elkarrekiko Garantia Elkartearen izaeraren balio historikoa «oraindik ere gehiagoareagotuko luke, enpresen finantziaziora iristeko bitartekari gisa».Izan ere hori da Elkargiren xede nagusia: enpresa eta mailegu emaileen artean bitartekari lanak egitea.
Eta lan hori «bikain» egiten ari direla uste dute, eurek, gainera. «2007an ekitaldi paregabea egin dugu, eta jarduera markak hautsi ditugu», baloratu du Victoriano Susperregi presidenteak.
Horren seinale, iaz lortutako emaitzak: 272 milioi euro baino gehiago eman ditu abaletan, 2006an baino %7,6 gehiago. «Elkarteak formalizatutako abalen kopuru orokorra marka historikora igotzea lortu dugu: 2.906 milioi eurotara hain justu».Gustura daude, «oso», zergak ordaindu aurretik 3,91 milioi euroko irabaziak izan dituztelako, aurreko ekitaldian baino %25,3 gehiago. Baliabide propioak berriz, %7 hazi ziren, 84 milioiraino. Eta berankortasun eta kobraezinen tasa, beherantz doala nabarmendu dute, «urtetik urtera arriskuak murriztuz».
Abalen zerbitzua ez ezik aholkularitza eta finantza zerbitzua ere eskaintzen du Elkargik, eta bi zerbitzu horiek iaz izandako bilakaera bereziki txalotu nahi izan dute Susperregi eta Alberdik. Bi sail horiek eskainitako zerbitzuak %38 hazi dira. Finantza trebakuntzak izan du arrakasta aipagarrienetakoa, %30 hazi baitzen iaz alor horretako eskaria. «7.500 enpresa baino gehiagoko ia 11.000 zuzendari eta profesionalek hartu dute parte gure Aula Finantziaroaren bidez eman ditugun 150 ikastaro, mintegi, jardunaldi eta gradu ondokoetan. Parte hartzearekin oso gustura gaude», azaldu du Alberdik.
Hezkuntza hori «oso garrantzitsua» iruditzen zaio, gainera Susperregiri, «egungo ziurgabetasun egoerari aurre egiteko arma erabilgarria delako, eta euskal enpresek hori argi ikusi dutelako».
«2007an ekitaldi paregabea egin dugu eta jarduera markak hautsi ditugu; gustura gaude oso»
victoriano susperregi
ELKARGI-KO PRESIDENTEA
«%3,4ko hazkunde aurreikuspena zinezdatu positiboa da. Baikor egoteko arrazoia badugu»
jesus alberdi
ELKARGI-KO KONTSEILARI ORDEZKARIA
Finantza merkatuen krisiak izan dezakeen eraginaren «beldur»
AEBetako subprime hipotekek eragindako finantza krisiak ekonomia errealari zenbateraino eragingo dion ez dago jakiterik, Elkargiren ustez, baina horrek «beldurra eta kezka» eragiten diotela aitortu du Victoriano Susperregi presidenteak. «Munduko hazkunde aurreikuspenei oso modu txarrean eragin diezaieke, eta garatze bidean dauden ekonomien aurreikuspenengatik izan ez balitz, eragina oraindik eta handiagoa izango litzateke».Halere, garatze bidean diren herrialde horiek «sendo» hazten jarraituko dutela, eta hortaz, eragina orekatuko duelauste du presidenteak.Elkargik emandako datuen arabera, Txinako ekonomia %10 haziko da aurten, eta Indiakoa%8,4. AEBetako hazkundea, berriz, %1,5ekoa izango da. Munduko ekonomia %5 haziko dela iragarri du.