Gizartea

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren % 21,1 urritasunean bizi dira eta %3,2 pobrezian

Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailak egindako azterketaren ondorio dira emaitza horiek. Nolanahi ere, 1986tik gaur arte pobrezia jaisten joan dela nabarmendu du Joseba Azkarraga sailburuak.

2008ko abenduaren 11
16:40
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %3,2 egiazko pobrezian bizi dira, Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza sailak egin berri duen azterketaren arabera. Baina estu dabilen biztanle kopurua askoz ere zabalagoa da, asko baitira pobrezia indizeetan sartu ez arren ongizatetik urrun daudenak: zehazki, %21,1 (454.089 pertsona) urritasun egoeran bizi direla agertu du Joseba Azkarraga sailburuak.

Nolanahi ere, pobrezian zein urritasunean bizi direnen kopurua 1986an datuak biltzen hasi zirenetik jaitsi egin direla nabarmendu du Azkarragak; baita 2004an azken txostena egin zutenetik ere. Hala, 1986an %8,3 ziren pobrezian bizi zirenak eta 2004an %3,5. Urritasunean bizi direnak %8 gutxitu dira, berriz, 2004tik.

Eskualdetik eskualdera ere alde handiagoa da. Bilbo (%6,1)eta Ezkerraldea (%4,1) dira pobrezia tasa altuenekoak. Eskuinaldea, Durangaldea, Tolosaldea eta Goierri, eta Deba Garaia, berriz, txikienekaok (%1,etik behera).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.